XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure ez-jakiña aundia izanagatik zerrbait azaltzen zaigu aspaldi-aspaldiko lañoen arrtean; eta orrduan emen gure itsas-errtze oetatik ateratzen ziran itsas-gizonen bildurrikeza, aundia, biziro aundia zala esan genezake.

Gure Euskalerritik iparreronz dauden itsasoak, norrnairen ezurretaraño ikara sartzeko bezelakoak ziran.

Goian, lañoa ta odeia dena estaltzen zuelarik ezerr ikusi etzedin: bean, ura irakiten bezela, ekaitzak arrotuta, bere gañean arrtzen zuen ontzia, alde batera ta bestera, gora ta bera, lasto txiki bat bezin erraz, erabillirik.

¿Norr ez izutu? Erromarrak itsasalde oei izen egokia, mare tenebrosum, ipiñi zioten.

Aientzat, itsaso au, itsaso illuna zan.

Baña illuna izan arren, euskaldunak, iluntasun aien arrtean ekaitzakin burruka egiñik, itsaso orren gañetik urrutietarako bidea arrkitu zuten, berentzat eta beste askorentzat.

Gaurrko Islandia, orrduko Thule, izotzarrtean errdi galdua zegoen.

Gauza bat bakarrik entzuten da, egun aietako gizonak Thule aitatzen dutenean: urruti, oso urruti zegoela Seneca jakintsuarentzat, ugarrte aundi ura ludiaren bukaera zan:.